14 kilometro pasatxo eta 700 metrotik gorako altuera metatutako txango erraza.
Ibilbidearen xehetasunak wikilocen
Powered by Wikiloc
Txangoko bideoa:
Ibilbidea eta altimetria
Artederretako aparkalekuan kotxea utzi eta egunsentiarekin batera ibiltzen hasiko naiz berriz ere.
Goizeko aurren argiak, Artederreta edo Carrascaleko hormen artean igarotzean ikusiko ditutu. Tartean igarotzen den pistatik gorat joan beharra dudalako.
Kilometro baino apur bat gehiagora, bihurgune batetan abiatuko da bidea. Ezkerretik pista nagusia utzi eta artederren edo karrasken artean ibiltzeko.
Bidea ezkerretik jarraitu beharko da, topatuko dudan aurren bidegurutzean, beti ere Orrontz mendiko magaletara hurbiltzeko.
Bideak gorat egiten du Orrontzeko haitzetara hurbiltzen delarik.
Momentu batean hesi bat gainditu beharko da.
Orrontzeko tontorra ikusgai izango dugu, eta momentu batean ezkerretik hara doan bidea ere ikusiko da, baina gaurkoan ez naiz hemendik joango.
Harantxo batetara iristean, zuzenean jarraitu ordez, eskuinetik desbideratuko naiz, basoan sartuz, Itzula mendira igo ahal izateko.
Itzula mendiko magaletan, basoaren goiko alderaino igoko naiz. Basotik irtetean belar eta sastrakak topatuko ditur, azkenengo metroak burutzea apur bat zailtzen dutelarik.
Itzula mendiko tontorra pinadi baten aldamenean dago eta ez du buzoirik, soilik harri metatu batzuk adierazten dute altuerarik garaiena. Hala ere Orrontz, Orraunandi eta Pirinioetako ikuspegi ederrak eskaintzen dizkigu, Elo mendiaren gibelean. Lizarra aldeko ikuspegia ere paregabea da.
Codeseko mendilerroa
Orraunandi
Orrontz
Elomendi
Orhy mendia
Mendi erpinetik jaitsi eta basoan zuzenean sartuz, haranera bideratuko naiz.
Harantxoan bide nagusiarekin topo egingo dut. Zuzen jarraitu eta basoan berriz sartuko naiz. Bidea markaturik dago zati honetan.
Aldapa txiki baten ostean, eskuinetik bertze harantxo edo sakonune txiki batera aterako naiz. Putsutxo bat ikusgai da.
Sakonune txikia ezkerretik inguratuz, bide batetara irtengo naiz, eta bertatik Orrontz mendi aldera hubildu ere.
Aurrerago bidegurutze bat izango da, eta tontorrera igotzeko ezkerretik jarraituko dut. Itzultzean, ez segi zuzen, nahiz eta Orronaundiko magala bertan izan, ezpelez beterik bai dago bidea eta ibiltzea oso izugarri zaildu egiten dute. Gomendagarriagoa da berriz ere sakonunera irten eta eskuin aldetik inguratu egiten duen bidetik Orronaundira gerturatzea.
Orrontz mendiko tontorra zuhaitzik gabekoa izanik, ikuspegi ederrak eskaintzen dizkigu alde guztietara. Gaurkoan haize nahiko dabil beraz ez dit aukera gehiegirik eskainiko paisaietaz goxatzeko.
Iruñerria
Pirinioak
Orrontz mendiko buzoia.
Pirinioen ikuspegi ederrak.
Beriain mendia
Agudo jaitsiko naiz gailur honetatik eta sakonunera bueltatuz, Orronaundiren aldapak igotzen hasiko naiz.
Orrontzeko gailurretik nator
Orhy
Orronaundi edo Carrascal /Artederretako gailurra bere erpin geodesikoarekin.
Bagadigorri edo Alaitz mendia
Tontorretik zuzen jarraitu eta bideak mendi-erpinetik zenbaitetan edo batzutan isurialde batetik edo bertzetik doa. Bi tontor bisitatuko ditut Bagadigorrira iritsi aurretik. Zati hau arras polita da, zuhaitzen artetik bidetxo estua eta zigizagaduna duelako.
Azkenean Alaitz edo Bagadigorri tontorra bisitatu eta,
bidea jarraituz jaitsierari ekingo diot, behean dagoen pista nagusira iritsi arte.
Pista eskuin aldetik abiaturik, zenbait kilometro jarraitu beharko dut hesi bat topatu arte.
Bertatik artederreta edo Carrascaleko aparkalekura iritsiko naiz.