Ibilbide honetan natura eta ondarea elkartzen dira. Pitillaseko aintzirako Erreserba Naturaleko fauna ezberdina ezagutzeko aukera izango dugu eta baselizatik ermu zabal baten behatoki naturalaz gain aztarna historikoak ditugu. 11 km baino apur luzeagoa da.
Ibilbidearen xehetasunak wikilocen
Powered by Wikiloc
Txangoko bideotxoa
Ibilbidea eta altimetria.
Ibilbidearen hasiera Santo Domingo baselizaren azpiko aldean izango dugu. Baina ibilbide zirkularra izanik, behatokian edo errepidetik gertu ere hasi daiteke.
Baselizaren bisita bukaerarako utziko dugu, bereziki ibilbide osoa egin ostean, egindako bidea behatzeko aukera ona dela uste dugulako.
Baselizara igotzeko pistaren aldamenean kotxeak utzi eta pistatik, ezkerreko aldetik, beherantz abiatuko gara.
Sabasaneko Santo Domingo baseliza muino edo kaskoaren goian ikusgai.
Pistara irten eta ezkerretik beherantz abiatuko gara.
Trokara iritsi eta hau gainditu bezain pronto, ezkerreko lurretik jarraituko dugu. Aukeran da traokara iritsi aurretik ezkerreko pistatik abiatzea ere. Kontutan izan zein baldintzetan topatu egiten duzuen ibilbidea. Lurrak ereindutan badira, bazterretik joan beharra dago eta lohia topatzekotan, akaso aurreko pistatik ibiltzea, trokaren aurreko aldetik errezagoa izan daiteke.
Gaurkoan lurrak ereindutak daudenez, bertatik joatea erabaki dugu.
Pista batetara aterako gara. Trokaren bertze aldeko aukera hartzen bada, pista honetara aterako zarete ere. Zuzen jarraituko dugu Erreserba Naturaleko mugetara hurbildu arte.
Erreserba Naturaleko mugara iristean, metalezko hesi bat ikusgai izango dugu.
Eremu honen inguruko informazio orokorra turismonavarratik:
"Zikoinak, antzarak, arabazozoak, murgil handiak, txori zezenak, zingira-mirotzak, erlatxoriak, ainarak... ehunka hegazti gozo-gozo doaz hegan Pitillasko Aintziran. Naturak oparitu digun mosaiko ederra da eta koloreek, mugimenduek eta soinuek lasaitasunez beteko ditu zure zentzumen guztiak.
Naturgune hau Nafarroako Erdialdean dago Iruñetik 60 kilometrora eta Pitillastik hirura. Erreserba Naturala da, Hegaztien Babesgune Berezia eta Nazioarteko Hezegune Garrantzitsua, ekologiaren aldetik duen balio handiaren erakusgarri. Hiru bidexka autogidaturen bitartez, aukera izanen duzu 216 hektareako urtegi natural hau ezagutzeko.
Uxueko mendiaren magalean, Pitillastik 3 kilometro hego-ekialdera, estepa moduko paisaiaren erdian ageri da Pitillasko aintzira, Nafarroako urtegi naturalik handiena: 216 hektarea ditu luze-zabaleran eta gehienez hiru metroko sakonera. Errepide asfaltatu batetik ikusten da eta, haraino iristeko, Pitillas pasa eta pista bat hartuko dugu 4. kilometroan.
Erreserba natural hau ehun bat espezieren aterpea da, hau da, Nafarroan dabiltzan hegazti espezie guztien herena ia. Horrek esan nahi du Nafarroako bigarren urtegi naturala dela hegazti habiagileen aniztasunari dagokionez, eta lehenbizikoa, berriz, hegazti migratzaileen pausalekuari dagokionez.
Berez sortutako aintzira da, baina mendez mende giza jarduerak aldarazia. Aspaldian, ureztapen-ura gordetzeko erabili zen, eta XVI. mendean presa bat eraiki zitzaion. Hirurogeiko hamarkadan, inguru hori lehorrarazi zuten nekazaritzarako erabiltzeko, baina gazitasun handiko bazter idor-idorra denez, 1976tik hona lehengoratzen utzi dute, berezko bilakaeran.
Uxue mendiko errekek dakartzaten urek hornitzen dute aintzira, eta lezka hostoestuak eta lezkak hazten dira gehienbat. Baina naturari begira, han dabiltzan hegazti taldeek ematen diote garrantzia. Makina bat hegazti negutar ikusiko dituzu, besteak beste: basahatea, ipar-ahatea, ahate txistulariak, ahate mokozabalak, murgilari arruntak, zertzetak, zingira-mirotzak, mirotz zuriak eta antzarak.
Lezkadian habia egiten dute martxotik ekainera, koartza hauskarek eta gorriek, basahateek, ipar-ahateek, kopetazuriek eta zingira-mirotzek. Baina txori zezenak, hegaberak, zankaluzeak eta lezkari karratxinak ere asko eta asko badabiltza. Era berean, badira hegaztiek jaten dituzten anfibioak, narrastiak eta intsektuak, eta han ere erbinudeak, azkonarrak, katajinetak, azeriak eta basurdeak bizi dira.
Hegaztien behatokia muino baten gainean dago eta handik oso ongi ikusten da aintzira. Behatokian badira panelak, material grafikoa eta ikus-entzunezkoak, aintziraren ezaugarrien berri emateko.
Halaber, prismatikoak eta teleskopioak ditu hegaztiak identifikatzeko, eta 3 ibilbide autogidatuak egiten lagunduko dizuten gidaliburuxkak ere bai. Lehenbizikoak kilometro bat du eta aukera emanen dizu hezegunearen hegaztiak eta landareak ezagutzeko; bigarrenak 5 kilometro ditu eta aintzira urez hornitzen duten errekak erakusten ditu; hirugarrenak, azkenik, lakua eta Pitillas lotzen ditu 3 kilometroko ibilbidean.
Edozein urtaro ona izaten da naturgune hau ikustera joateko; baina hegaztiak ikusi nahi badituzu, komeni da neguan joatea; bestalde, martxotik ekainera komenigarria da bestelako ibilbideak egitea, hegaztiei eta beren txitei trabarik ez sortzeko. Udaberritik abuztura, koartza gorrien hegaldi dotoreez gozatzeko parada izanen duzu, bai eta haien lumaje gorriztaz eta belzkaraz ere. Bitartean, maiatzeko ilunabarretan, txori zezenen marru sakona entzunen duzu."
Ezkerreko aldetik jarraituko dugu, lezkak eskuinetik jarraitzeko bidea nahiko ertsia bai dute.
Erreserbako mugen barnean ageri den oroigarria.
Heziaren aldamenetik jarraituz, pistatxo baten hasierara iritsiko gara. Bertan eskuin aldetik, hesiatik jarraituko dugu Erreserbari itzulia emanik.
Euria egin badu, zati hau lohiaz beterik egongo da, beraz kontuz.
Pista batetara aterako gara eta hesiaren aldamenetik altuera txikiko behatoki natural batetara gerturatuko gara, hezeguneko ur eremutxoaren zati bat ikusteko eta bertan animali ezberdinak ikusgai izango ditugu.
Berriz ere pistara atera eta zuzen jarraituz, Pitillas eta Santa Cara herriak elkartzen dituen errepidera aterako gara.
Errepidetik eskuinera bideratuko gara. Zatitxo hau erreopidetik egin beharko dugularik.
Hesia berriz ere hezegunera bideratzen den puntuan, errepidea zeharkatu eta berriz bideetan barna jarraitu beharko dugu.
Bide honetatik Behatoki batetara iritsiko gara.
Bide argi batetatik behatoki eta interpretazio zentrorantz joko dugu.
Interpretazio zentrora iritsiko gara.
Nafarroako Naturguneen web ofizialeko informazioa:
"Uxueko mendiaren magalean, estepa-paisaiaren erdian, hezegune bat da nabarmentzekoa, 216 hektareakoa luze-zabaleran, hegaztiz betea. Pitillasko Aintzira leku ezin hobea da txori zezen, mirotz, tximutx, antzara, koartza eta beste hegazti batzuentzat, toki ederra baita babestu eta elikatzeko, bai uretan, bai lezkadian, bai inguruetan.
Erriberako Pitillas herritik 3 km-ra kokatua, izen bereko aintzira hau estepa motakoa da, jatorriz endorreikoa, hau da, ez du ibai-irteerarik itsasora. Gisa horretako aintzirarik handiena da Nafarroan eta, garrantzitsuenetako bat, Ebroren Ibarrean.
Nekazaritza-alorrekin batera (zereal-soroak, gehienbat), inguruan artemisia belarzuriak, belarrak, erromeroak eta ezkaiak hazten dira oparo, baina leku honetako altxorrik handiena hegazti urtarrak dira, leku paregabe honetara etortzen baitira negua pasatzeko edo ugaltzeko. Leku hauta da, gainera, mendebaldeko Pirinioetako bidean barna migratzen duten hegazti aunitzen atsedenerako eta elikadurarako.
Aintzira berez sortu zen, baina mendez mende gizakiak aldaketak eragin dizkio. 60ko hamarkadan, adibidez, gizakiak Pitillasko aintzira lehortu zuen, baina ingurua arras idorra denez eta lurren gazitasuna ikusita, nekazariek 1976an lurra lantzeari utzi, eta handik aurrera, eremua berez bilakatu da, lehengoratu da. Balio ekologiko handia aitortu zaio legez, Natura Erreserba (1987), Hegaztien Babesgune Berezia (1991) eta Nazioarteko Garrantzizko Hezegunea (1996) baita.
Makina bat espezie negutar dago Pitillasen; besteak beste, txilinporta lepabeltza, zingira-mirotza, koartza hauskara, zertzeta arrunta, kopetazuri arrunta, antzara, ahate mokozabala eta basahatea. Bi hegazti nabarmentzen dira, dena den, besteen artetik, aintziran erruz dabiltzalako, txori zezena eta tximutxa. Lehenak lezkadia aprobetxatzen du; bigarrenak, berriz, landaretza zingiratarra, martxotik ekainera habia egiteko.
Ez da erraza, ordea, hegazti horiek ikustea. Izan ere, zezen txoriak (koartzarik diskretuena) bere lumaje arrea erabiltzen du, habia egiten duen lezkadietan ederki kamuflatzeko. Errazagoa da haren txio-txioari entzunda aurkitzea, “orro” bereizgarria baita, eta udaberriko gauetan entzunen dugu. Tximutxa, berriz, hegazti txikia da, lumaje gaztainkara argia du, isats luzea, eta bibote-itxurako orban beltzak begietatik bularralderaino. Txori hori aurkituko badugu, landaretza zingiratarraren artean bilatu beharko dugu, gustukoa baitu sisi-saga ibiltzea landare-zurtoin luzeen artean hegoei azkar-azkar eraginda.
Oraindik ere, ur-igel arruntaren kantuak entzun daitezke Pitillas aldean, baina, zoritxarrez, beste naturgune babestu batzuetan, gero eta banakagoak dira. Zenbait garaitan, era askotako burruntzi-espezie ibiltzen dira, bai eta burruntzi ugari ere.
Pitillas Tomares ballus tximeletaren hazkuntza gune bakarra da Nafarroan.
Era berean, Pitillasko aintzira beste espezie batzuen aterpea da, hala nola igarabarena, bisoi europarrarena eta apoarmatu istilzalearena. "
Bertako gidek web hau prestatu dute, http://www.lagunadepitillas.org/, eta bertan informazio osagarri interesgarria aurkitu daiteke.
Behatokitik aparkalekura jaitsi.
Eta aintzirari itzulia ematen jarraitzeko ezker aldetik abiatuko gara.
Agudo presara iritsiko gara.
Presan aljibe antzeko eraikina dago. Bertan ura hartzeko puntua zuten.
Aurrerago bertze behatoki bat dago. Garai batean zurezko pasabide bat zegoen.
Erreserbaren ertsetik jarraituz, hezeguneko fauna ezberdina ikusteko beta izango dugu.
Aurrerago pista batera iritsiko gara. Zutoinan adierazten da hazkuntza garaian bertatik ez jarraitzea, baina oraingoan erreserbaren ertzetik jarraitzeko aukera dugu.
Aurrerago informazio ohol batetara iritsiko gara.
Bertara iristen den pistatik jarraituko dugu.
Pista honek bidegurutze batetara eramango gaitu. Zuzeneko pistatik jarraituko dugu.
Aurrerago bertze bidegurutze bat izango dugu. Eskuinetik jo beharko dugu.
Eskuin aldean La conejera korraliza dago.
Azienda biltzeko eraikin hauetatik deigarriena artzaientzako etxola berezi hauek dira.
Harriak elkartuz osaturiko kupula ederraz burutuak.
Pista jarraituz kotxeak utzitako lekura iritsiko gara.
Azkeneko aldapa egin eta bertan Sabasaneko Santo Domingo baseliza bisitatuko dugu.
Baseliza hone inguruko informazioa http://pitillas-navarra.blogspot.com/2011/08/la-ermita-de-santo-domingo-pitillas.html:
"La zona estuvo habitada desde épocas muy remotas. Cuando se hicieron los bancales en el montículo para plantar pinos, afloraron gran cantidad de molinos de mano, en forma de barco, neolíticos, junto con una vasija completa. En 1.995, el inolvidable Jesús Mari Esparza, en uno de sus paseos por el término pitillés, encontró vestigios de estructuras de habitación y cerámica. Notificado el descubrimiento, el arqueólogo melidés, Jesús Sesma Sesma, dató este yacimiento de Cobaza, de finales del Bronce antiguo llegando hasta mitad del Bronce medio, es decir II milenio A. C. También parece que estuvo habitada en época romana, pues el Real Diccionario Geográfico Histórico, publicado en 1.802, al describir cómo era la ermita en 1.780, indica que se encontró en ella un miliario de tiempos del emperador Constantino, y que fue roto a manos de los que lo descubrieron. Este miliario pudiera ser testigo de una vía que uniera Carcastillo, Santacara y Pitillas, y que por Olite y Tafalla se dirigiera a Pamplona. Posteriormente, se tiene la impresión de que pudo ser una torre de vigilancia o de señales, junto con otros altos, como Santacara, Mélida, Rada, Murillo, Ujué, etc. y así aparece en el Real Diccionario en que se cita “rodeada de murallas, con un aljibe” de las que en la actualidad no quedan mas que los cimientos en el contorno del monte, gran cantidad de piedras en sus laderas y el aljibe cuadrado, de paredes de un metro de grosor, en el centro del monte, casi cubierto por maleza y ontinas. "
Badirudi muinoa historia aurretik erabilia izan zela eta argi da erromatar garaian ere bertan eraikin ezberdinak izan zirela.
Agerikoa da egun ikusgai den aljibea edo antzinako gazteluaren dorrearen oina.
1802ko Diccionario geográfico histórico de España [Texto impreso] / por la Real Academia de la Historia ; Seccion I, comprehende el Reyno de Navarra, Señorío de Vizcaya y provincias de Álava y Guipuzcoa : tomo I[ tomo II] II alean, 259. orraildean aipatu egiten da bertan miliario bat topatu zutela, urte gutxi batzuk lehenago, zeinetan Constantino enperadorearen izena agertzen zen. Aurkitzaileek suntsitu zuten.
Baseliza harresiz inguraturik zegoeal eta bertan aljibea ageri zela ere aipatu egiten da.
Leiho monolitikoa, agian aurre erromanikoa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina