Ibilbide polita, bereziki eguna argia bada, bertatik Ori mendiaz gain Pirinioetak hainbat tontorren ikuspegi ederrak ditugulako. Larrau, Erronkari eta Zaratizuko haranak ere ikusgai dira. Kontutan izan eremu honetan haizea gogor astintzen gaituela eta maiz lainoak sartu egiten direla.
Ibilbidearen xehetasunak wikilocen:
Powered by Wikiloc
Ibilbidea eta altimetria.
Kotxea Larrauko mendatean utziko dugu eta eskuineko aldera bideratuko gara. Ezkerretik eta denbora laburragoan Ori mendira igotzeko aukera dugu.
Hasieran txangoan zehar ikusiko ditugun aurren mugarria dugu. Honko hau 237 bis da.
Ori mendiko profil lirainak lagun izango ditugu txango gehienean zehar.
Aurreneko tontorra, Orbizkaiarena, mugarri batez somatu daiteke. Oraingoan 238.
Orbizkaiateik jaitsi eta mendi lepo batetara iritsiko gara. Hantxe izango dugu hurrengo mugarria, 239.
Iparraldetik edo eta hesia zeharkatu gabe jarraituko dugu.
Iparraldetik edo eta hesia zeharkatu gabe jarraituko dugu. Beltzulagainara igotzeko.
Tontor honetan usategiak ditugu.
Aldapa beherat jarraitu eta bertze mendi lepo batetara iritsiko gara, hantxe 240 zenbakidun mugarria topatu arte.
Apur bat aurrerago GR-12 a utziko dugu eta zuzenean Gaztarrigaina mendiaren aldapei ekingo diogu.
Osis txiki bat agerian gelditu da, beraz kontuz.
Azkenean Gaztarrigainara iritsiko gara.
Alano mendien ingurua, Peña Forcarekin
Aldapa apur bat jaitsi, mendi lepora iristeko.
Han 242 zenbakidun mugarria dugu.
Igoera hasterakoan, zuzenean mendi-ertzerantz bideratuko gara.
Hasieran 243 mugarrira iritsi eta geroago,
245 mugarria Otxogorritxipian dago.
Hurrengo aldapak Otxogorrigainera eramango gaituzte.
Bueltan puntu honetan tontorrera igo ordez, GRa jarraituko dugu.
El puertora iritsiz, eta handik
Mulidoiara.
Gainontzeko bueltako bidea igoerako leku beretik egingo dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina