2019(e)ko abuztuaren 27(a), asteartea

Irurrekaetako ur-jauzia. Artzibar

Sarrera honetan ibilbide laburra baina polita aurkeztera nator. Artzibarreko eremu ezezaguna batetan buruturiko ibilbide zirkularra, basoan zehar, naturaz inguraturik eta bukaeran ur-jauzi baten bisitarekin. Ezin gehiago eskatu. Hiru kilometro baino guttiagoko ibilandian, pagadiaren estalpean, ikazkinen txondor zaharrak eta harri handi ezberdinek gorosdioz estaliak lagun izango ditugu. Irurrekaetako ur-jauzia harrituko gaitu, erreka txikia bista bai dugu eta hara iriztean, zenbait metrotako altuerako saltoa aurkituko bai dugu.

Ibilbidearen xehetasunak wikilocen
Powered by Wikiloc


Ibilgidearen bideoa:

Ibilbidea eta altimetria

Errepidearen aldamenean kotxeak utzi eta errekatxoa gurutzatuko dugu, ezker aldeko pista batetatik igotzeko.
Laster hesi batetara iritsiko gara. Aurrera jarraitu.
 Aurrerago bidegurutze bat izango dugu. Gezi batez eskuinerako norantza adierazten duen arren, guk igoera zuzenean egitea erabaki dugu. Itzuleran aldiz puntu honetara iritsiko gara.
Geroago bertze bidegurutze bat izango dugu, kasu honetan ikurrak jarraituz, eskuin aldetik segi. Bertan altuera nahikoa irabazi dugu eta ondorengo zatia ez da horren malkartsua izango.


 Apur bat geroago, berriz ere eskuinek pistatik jarraitu beharko dugu.

 Eta azkenik, uraren zarata entzuten dugun puntuan, berriz ere eskuineko pistatik Irurrekaetako errekatxora hurbiltzeko.

 Errekara iritsiko gara eta aukera bi ditugu.

 Gaurkoan erreka hasieran gurutzatu ordez, eskuinetik hesiaren aldamenetik jarraituko dugu.

Metro gutxi batzuk aurrerago erreka gurutzatuz.
 Bertze aldean ataka bat dugu eta bide batetara aterako gara.

 Bidea beherat jarraitu metro batzutan zehar eta

 Eskuinarat jaitsiko gara hesia gainditzeko. Handik gutxira errekatxoan gaude eta
Konturatu orduko Irurrekaetako ur-jauzia ikusgai izango dugu. Gaurkoan udan izanda, ura asko eramaten ez baduen arren, eremu ederra da.




 Hamarretakoa hartzeko leku aproposa.










 Ur-jauzitik aterako gara aurreko bidera iristeko.
Eta bide nagusira iristean eskuinetik jaisten jarraituko dugu. Pagadi ederra eta igoerako bidea baino politagoa izango da hau.
 Harrizko aterpetxo bat bidearen bazter batean.

 Berriz errekara iritsi eta oraingoan zurezko zubi batetatik bertze ertzera pasako gara.




Bidea jarraitu eta igoerako bidegurutzera iritsiko gara eta handik errepidera.
Bukaerarako Urrobi ibaiaren bisitatxoa utzi dugu. Bertan zenbait argazki egiteko beta izan dugularik.



Txango ederra eta erraza.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina