Lezaun herritik ibilbide zirkularra Andiako eremu bereziak ezagutzeko. Andia nafartar guztion eremua izanik, bertara igo izan dira aspalditik artalde ezberdinak. Ibilbide zirkular honetan zehar artzaintzaren eraikin ezberdinak ezagutzeko aukera izango dira, eremu natural eder bat ezagutuz. Ibilbidearen azken partea troka ederretatik burutuko delarik. 17 kilometro terdi pasatxo eta 700 metrotik gorako desnibela duen ibilbide zirkularra.
Lezaun herriko polikiroldegian kotxea utzi eta ibilbidea hasteko herrira igoko naiz.
Polikiroldegia eta aparkalekua
Iturgoieneko hirutasuna baseliza
Frontoira gerturatu eta bertan elizaren gibeletik plazara aterako naiz.
Frontoia eta eliza
Herrian zenbait etxe ederrak daude, horietariko batzuk armarri ederrak ikusgai dituzte.
Armarria
Herriko goiko aldera bideratuko naiz, pista batetatik eta azken eraikinak igarota, eskuin aldera jo beharko dut, trokara jaisteko, pista utziz.
Eskuinetik pista utzi
Basorantz bideratuko naiz eta handik pista batetara aterako naiz.
Pistara jaitsi eta eskuinetik gorantz jarraituko dut.
Eskuinetik trokarantz
Segituan ate bat gainditu beharko da, eta metro gutxi batzu aurrerago eskuinetik doan pistatik jarraitu beharko da.
Eskuineko pistatik
Troka gainditu eta pistatik igotzen jarraitu. Aurreneko bihurgunera iritsi eta ezkerretik trokatik igotzen jarraitu.
Eskuinetik igotzen segi
Basoa
Aurrerago, pistaren eskuinetik apurtxo bat gora igoz, artzaintzaren aurreneko egiturak ikusgai izango ditugu. Erditzeko aterpeak dira. Harri handi batzuetan sorturiko aterpetxoa harri lehorrez osaturiko horma batez babesturik, egitura xume baina bitxiak.
Erditzeko aterpea
Erditzeko aterpea
Erditzeko aterpea
Erditzeko aterpea
Erditzeko aterpe egiturak hauek bezelako egitura sendoak dira edo eta zurez, nahiz xaflez osaturikoak izan daitezke. Holako eredu landuak bereziagoak izaten dira, baina argi da iraupen luzeagokoak.
Gorago errekatxoa gaindituko dut eta pistatik igotzen jarraituko dut. Aurrerago bidegurutze batetara iritsi eta eskuin aldetik aintziratxo batetara bideratu beharko dut.
Eskuineko pistatik jarraitu
Aintzira
Errekatxoak sorturiko troka jarraituko dut. Ibilbidea nahiko urraturik ageri da, duela gutxi zura ateratzen ibili direlako eta bertako basoa soildu dutelako.
Azkenik troka estutu egiten den pasabide natural batetara iritsiko naiz. Bertan dagoen hesia atakatik gainditu eta aurrera jarraituko dut.
Hesia trokan barneratzeko
Aurrerago, pistaren ezker aldean artzaien bordetara iritsiko naiz. Bertan azienda biltzeko lauki zuzen harrizko bordak daude, baina interesgarriena artzaiarentzako borda zirkular txikia da. Guztiak harri lehorraz osaturik dauden arren, artzaiaren borda zirkularra aintzineko eraikinaren eredua da. Ez dira egin halako asko tente gelditzen. Andian bertze batzuk ezagutzen ditudan arren, gutxi dira tente daudenak. Munarrizeko borden artean bat zahar berritu dute, baina horma batean portlanda ezarri diote, eta altuagoa eraiki dut. Goñiko borda zaharretan bertze eredu bat dago, baina aurrietan ageri zaigu.
Borda zirkularrak, lauki zuzeneko eraikinak baina zaharragoak direla aipatu egiten da.
Artzai borda zirkularra
Eraikin txikiak izaten ziren, artzaina lo egiteko bertzerik ez, eta akaso txakurrarekin eta su txiki bat egiteko modukoak. Sabaia errunetatik ilarak edo harriak hurbilduz eraikitzen dira.
Sabaia
Sabaia
Etxola kanpoko aldetik
Aldameneko bordak aunitz luzeagoak dira.
Bertze bordak
Gure ondare etnologiko kulturaleko bisitaldiaren ostean pistara itzuli eta igotzen jarraituko dut, bertze aintziratxo batetara iristeko.
Aintzira
Pistatik zuzen jarraitu eta bertze pista batekin bat egitean zuzen segi ere. Bidegurutzetik gertu aska bat ikusgai dago.
Aska
Aurrerago, zuzen basotik barneratzen den pistatik igotzen jarraitu.
Zuzen pistatik igo
Andiako gainetara gerturatuko naiz. Azken aldapak igo beharko dira basotik ateratzeko. Azken elurteak bertan metaturiko elurtegietatik igoko naiz.
Elurtegia
Altuera irabaztean Iturgoieneko hirukoiztasuna ikusterik izango da. Geroago bisitatuko dena.
Iturgoieneko hirutasuna
Ezker aldetik tontortxo batetara bideratuko naiz, basotik ateraz. Bertan, zuhaitzik gabe haizeak gogoz astintzen du.
Ezkerretik gora
Tontortxora iritsiko naiz eta argazki baten bat egin ondoren zuzen jarraituko dut horma luze batetatik.
Panoramika tontortxotik
Tontorretik
Horma luze hau, harri lehorrz osaturikoa da ere. Berezia suertatzen da goiko partean paratu egin izan zituzten harri xafla handiagoak, hormari sendotasuna handitzeko asmoz.
Horma
Hormaren puntu batean borden aurriak
Eskuin aldetik metro batzuk egingo dituz atea gainditzeko ataka batetaraino.
Iturgoieneko hirutasuna
Hesia gainditzeko ataka
Harrizko horma, itzultzean bertze alde batetik gaindituko dut Atxurieta menditik jaistean.
Harrizko horma eta hesia
Malkaxko mendira bideratuko naiz, baina igo aurretik ezker aldetik jarraituko dut, egitura geologiko polit batzuk ikusteko.
Horma
Lapiaza honetan higadurak harri kuriosoak sortu ditu harantxo batean.
Elurrak egitura hauek bitxiagoak erakusten dizkigu.
Aurrera jarraitu eta eskuin aldetik itzulia eginik, eraikin bat, kaseta bat aurkituko dut.
Kaseta
Altuera nahikoa irabazi denez, Andia bere zabaleran ikusgai izango da. Beti ere Berian eta Leziza mendiak nagusitu egiten direlarik.
Berian
Atzera itzuliz Malkaxkoa mendiko tontorra adierazten duen harri multzora iritsiko naiz.
Malkaxkoa
Malkaxkotik zuzen jarraituz Arxurieta mendira zuzenduz. Baina Tontorrera iritsi aurretik bertze sorpresa bat izango dugu. Sakonunetxo batean eta eremuko haitzetaz baliatuz harriekin osaturiko sareta bitxi baten aztarnak bisitatuko dugu
Sareta
Sareta
Sareta
Sareta
Sareta bisitatu ondoren Artxurietara igoko naiz. Aldapa txikia dago tontorrera iristeko.
Panoramika Artxurietatik
Artxurieta
Hirutasuna
Panoramika
Aurrera segi eta hesia gainditu beharko da, harrizko hormara iristeko eta honen ostean pistatik baselizara.
Hesia eta horma
Horma
Iturgpieneko hirutasuna
Ermita oso ezaguna da eskualde osoan, eta jaiegunean Iturgoyen eta beste herri batzuetako erromeroak joaten ziren, promesen bat betetzera.
Iturgpieneko hirutasuna
Andia mendilerroan dago, 1233 metroko altueran. Habearte bakarrekoa da, abside erromanikoa du eta gaur egun entokatuta dago. XIII. mendekoa da, eta 1994an zaharberritu zen, jatorrizko planteamendua nabarmen aldatuta. Estalkia bi isurkikoa da eta teilatu-hegalak apaindu gabeko estilo erromanikoko hagaburutxoak ditu. Mendebaldeko hormari atxikita, atari handi bat irekitzen da, suarekin, eta erdi-puntuko arkuekin itxita dago.
Aterpea
Iturgoyeneko Hirutasun Santua bi egunetan ospatzen den jaia da: irudia Trinitatera igotzea eta irudia Trinitatetik jaistea. Lehenengo egunean, herritarrak prozesioan igotzen dira, Trinitatearen irudia bizkarrean daramatela, Iturgoyengo Trinitatearen ermitaraino, 8 kilometroko distantziara dagoena. Bertan meza ematen da eta ondoren familiek ermitaren inguruan bazkaltzen dute.
Iturgpieneko hirutasuna
Bertan zerbait jan ondoren ibilbidea jarraituko dut eta horretarako baselizatik zuzen jaisten segitu beharko da.
Artaldea
Panoramika baselizatik
Sarrisakanara jaitsi eta zuzen Zauregi mendira igo.
Zauraga tontorrean tumulu bat dago. Historia aurreko megalitoen agerpenak, eremuaren erabilera historikoaren aitzindariak ditugu.
Zaurogi erastunaren tumulua
Zauroga
Zauroga
Panoramika
Tumulua
Tumulua
Aurrera segi eta bertze eremu berezi batetara iritsiko naiz. Oraingoan lapiaza arrakailuz beterik osaturiko eremu laua da.
Arrakailuz osaturiko lurra
Apur bat aurrerago Mugaga mendira iritsiko naiz. Oraingoan Gesalaz aldea ikusterik dago, Allozeko uharkarekin.
Alloz Mugagatik
Mugaga
Mugagako erpin geodesikoa
Zuzen jarraitu eta bertze borden aurriak topatuko dira.
Borden aurraik
Artzain borda zirkular baten aurraik
Sarbil eta Pirinioak
Sarbil eta Pirinioak
Mendi erpinetik jaisten jarraitu eta baltsa artifizial batetara gerturatuko naiz.
Baltsa
Baina baltsaren goiko aldean sorburu bat dago eta bertan aska zahar batzuk daude.
Askak
Askak sorburuan
Handik pistara jaitsi eta ezkerretik jarraitu bihurgunera arte.
Pistatik ezkerretara
Bihurgunean korta bat dago eta azienda bereizteko mahuka.
Mahuka
Bihurgunean pista nagusia utzi eta trokarantz bideratzen den bide zaharra hartuko dut.
Trokarantz abaitzend en bide zaharra
Beherago baltsa txikitxo bat topatuko dut. Hau gainditu eta bidegurutze bat dago. Ezkerreko bidetik jaisten jarratu beharko da.
Baltsa
Ezkerreko pistatik segi
Beherago amildegira gerturatzeko aukera izango da, behatoki natural batetara. Bertatik Lezaun herria eta Arbioz trokako ikuspegi zabalak izango ditugu.
Lezaun behatokitik
Arbioz
Eremu honetan saiak egoten ohi dira
Saia
Saia
Saia
Saia
Panoramika behatokitik
Behatokitik berriz bidera itzuli eta jaitsierarekin jarraitu.
Errezu
Beherago Lataso trokara iritsiko naiz.
Latosa troka
Latosa troka
Troka gainditu eta metro gutxi aurrerago Iturgoienera daraman bidea utzi beharko dut, eskuinetik Arbioz trokatik igotzeko.
Eskuinetik Arbiozetik igotzeko
Bide eroso batetatik Arbiozetik barneratuko naiz.
Arbiozeko bidea
Aurrerago bertze behatoki natural batetara hurbilduko naiz, bidetik metro batzuk baztertuz.
Behatokia
Arbioz
Arbioz
Aurrerago bidegurutze batetara iritsiko naiz. Bertan bidegurutze bat dago. Lezaunera igotzeko zuzen jarraitu beharko da.
Bidegurutzeko zutoina
Aurrerago sorburu bat gaindituko dut.
Sorburua
Sorburua
Aurrera jarraitu eta errekara iritsiko naiz. Hau gainditu eta bertz ertzean iturri eder bat dago.
Iturria
Pista zabaltzen doa eta trokaren goiko partera iritsiko naiz.
Bidegurutze batetara iritsi aurretik metalezko ate bat dago. Hau gainditu eta zuzen herrira joko dut.
Atea
Gorago purinen biltegi bat dago.
Biltegia
Herrira iritsi eta iturri eder bat topatuko dut, harraska batekin.
Iturria
Harraska
Harraska
Handik herrira igo gabe, polikiroldegira, ezkerretik daraman pistatik joko dut ibilbidea amaituz.