Argiñano herrira gerturatuko gara ibilbide zirkular eder hau osatzeko. Orbantzetako trokatik Andia alderako igoera benetan berezia eta xarmaz beterikoa. 13 kilometro terdi eta 500 metrotako desnibel dun ibilbide honek Nafarroako troka bitzi honetatik Andiara gerturatuko gaitu. Itzulera pistaz egingo dugu.
Argiñano herrian kotxea utzi eta ibilbidearekin hasiko gara udazkeneko goiz hotz baino eguzkitsu batean. Harraska bisitatzeko aukera izango dugu ibilbidea hasi aurretik edo itzuleran.
Harraska
Frontoi berezia
Herriko goiko partera bideratuko gara.
Eliza
Eraikin zahar batzuk ikusgai izango dira eta horietako batean leiho berezi hau ikusgai da.
Herriko goiko partera bideratu eta zuzen pistatik igotzen jarraitu.
Zuzen igo
Gorago bidegurutze bat izango dugu. Igoera ezkerreko pistatik egingo dugu eta jaitziera aldiz zuzenekotik.
Bidegurutzean ezkerretik igo
Apurtxo bat gehiago igo eta bertze bidegurutze batetara iritsiko gara. Oraingoan Eskuineko pistatik, edo zuzen jarraituz pista nagusia utziko dugu trokara bideratzeko.
Zuzen trokarantz
Segituan metalezko ate bat topatuko dugu. Hau gainditu eta berriz ere itxita utzi. Andian barneratuko gara hemendik aurrera.
Atea
Tartetxo hau ereindutako zelaien artean izango da. Geroago basora pasako garelarik.
Pista honek trokatxo batetara eramango gaitu eta hau gainditu eta metro gutxi geroago, eskuineko bidetik pista utzi beharko ga basotik igotzen jarraitzeko.
Pistatik trokara
Eskuinetik pista nagusia utziz igo beharko dugu.
Eskuineko bidea
Basotik eta mendi magaletik tarte bat egingo dugu Trokaren erdi aldera gerturatzeko
Orbantzeta
Orbantzeta
Haitzetara gerturatzean, apurtxo bat jaitsi beharko da trokan barneratzeko.
Orbantzeta
Orbantzeta
Trokaren hasieran arroilaren bukaera ikusgai izango da. Pareta ederrak eta altuera nabarmenekoak dira puntu honetan.
Arroilaren bukaera
Trokan barneratuko gara mendiko eskuin magaletik.
Basoan barneratuko gara eta gune hezea denez, landaredi berezia eta bereziki oparoa topatuko dugu. Bertan mikroklima berezia nabaria da.
Bidea
Andia duela 45 milioi urte baino gehiago pilatutako kareharrizko materialak menderatzea da; izan ere, eremu osoa itsaso zabal baten zati zen, eta hainbat sakonera-mailatako sedimentazio aktiboaren mende zegoen. Urbasan eta Andian material horien azaleratze ugari daude, bakarrak Europan, eta ezagutzen den erregistrorik indartsuenetako bat da, aparteko aberastasun fosiliferoa duena.
Duela gutxi, duela 2 milioi urte, sedimentuak uraren higadurak eta disolbatzaileak (jatorri karstikoa) osatzen ditu, eta banatutako lurpeko barrunbe sare trinko batetik igarotzen da.
Iturburu txiki bat
Troka estuago batetara gerturatzeko aukera izango da, bertan iturburu edo kobatxo txiki bat ikusteko.
Berriz bide nagusira jaitsi eta igotzen jarraituz, trokaren bertze aldeko paretetara gerturatuko gara. Puntu batean harrizko zoruko tarte bat izango dugu.
Troka
Altuera irabazi denez, Orbantzetako haitzak ikusgai izango dira. Goiko partetik itzultzean hau erabat ezberdin ikusiko da.
Berriz ere bide estu eta harri koskor handien bitartez jarraitu beharko da. Ezpelak goroldioz beterik ageri dira gune heze honetan.
Bidetik gora
Aurrerago berriz ere troka estutuko da eta tarterik berezienean murgilduko gara.
Orbantzeta
Bidea hormak gertu dituelarik jarraituko dugu. Batzutan ibai idor baten bidetik gora segitu beharko da eta tentuz ibili beharko da.
Gune arras estuak izango ditu ere.
Estuturiko bidea
Gorago berriz ere eremu zabalago batetara iritsiko gara. Bertan urmaeltxo txiki bat dago.
Presa naturala
Aurrera segi eta berriz ere troka estuan barneratuko gara.
Orbantzea
Momentu batean arroilatik atera beharko da bidea jarraitzeko. Eskuin aldetik haitzen goiko aldera joz.
Arroila
Gorago harri lehorreko horma baten zatia ikusgia izango da.
Berriz ere eremu zabalago batetara iritsiko gara. Bertan zuhaitzak nagusituko direlarik.
Baina hemen ere hezetasun handia dela nabari da landaredi oparoarengatik.
Tarte batez basotik bide zabaletik jarraituko dugu, baina oraindik ez da Orbanzetako troka amaitu.
Aurrerago segi eta berriz ere troka edo lapiaz bereziaren gunera iritsiko gara.
Orbantzeta
Orbantzeta
Orbantzeta
Azkenik baso eta harantxo batetara aterako gara. Bertan hesi bat topatuko dugu. Zuzen jarraitu beharko da haranetik.
Harana
Honela hesi batekin topo egin arte. Bertan eskuineko pistatik jarraitu beharko da, hesia gainditu gabe.
Hesia
Segituan pista nagusi batetara iritsiko gara. Bertan metalezko ate bat dago. Gure kasuan hau ez dugu gainditu beharko eta ezkerretik atzera jo beharko dugu.
Ataka
Bertan behorrak topatuko ditugu.
Behorrarekin
Behorrarekin
Aurrerago aterpe batetara iritsiko gara. Bertan bazkaltzeko gune ederra topatu daiteke.
Elimendi eta aterpea
Aterpean
Berriz pistara atera eta hau herriraino jarraitu beharko dugu.
Andia
Elimendi
Andia
Orbantzeta goiko partetik ikusita
Aurrerago iturri eder bat aurkituko dugu.
Iturria
Eta bertako urak jasotzen dituen urmael artifizial bat ere.