2025(e)ko urtarrilaren 30(a), osteguna

Olaztitik Urbasara Gainsol menditik zirkularra

Olazti herritik abiaturik Urbasara igoera eta ibilbide zirkularra Gainsol mendira igota eta Ziordiako maiatza paratzen duten tokitik igarota. Urbasa eta Andiako Parke Naturala balio geologiko, biologiko, ekologiko, paisajistiko, arkeologiko eta soziokultural handiko naturgunea da. Gaurko txangoan horietariko batzuk ikusteko beta izango da. Bidezaharrak mendi lerrora igotzeko, Paisai naturalak, Urbasako mendatean Sorosgain trikuharria, zutarriren bat, abeltzainen eremua eta tradizio batzuetako adibideak, maiatzaren arrastoekin errate baterako. 14 kilometro pasatxo eta 600 metrotako desnibeleko ibilbidean zehar.

Ibilbideko xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria.

Olaztitik zirkularra Urbasatik
Altimetria

Olazti herrira gerturatu eta polikiroldegiaren aparkalekuan kotxea utzi eta motxila eta botak paratu ondoren ibilbideari hasiera emango diot

Olaztiko polikiroldegian
Ezkerretara Urbasarako errepidearen hasiera dago. Handik ibiltzen hasiko naiz.
Urbasarako errepidetik
Segituan San Sebastian baselizara, izen bereko auzoan kokatuta dagoenera iritsiko naiz. 
Baseliza honen inguruko informazioa:
Bost ataleko nabe zabala duen eraikina da. Kanpoaldean, horma luzituak ditu, angeluetan harlanduzko kateak dituztenak. Barnealdean, Belengo Ama Birjinaren tailua dago, XV. mendeko lehen hereneko gotikoa, germaniar ereduei jarraitzen diena
San Sebastiain baseliza
Auzoaten goiko partera iritsi eta eskuinetik abiatzen den pistatik jarraitu beharko da errepidetik baztertuz.
Eskuineko pistatik segi
Bertan zutoin bat ikusgai dago Portu zaharrerako norantza eta distantzia adieraziz.
Zutoina
Apurtxo bat aurrerago Portland enpresaren garraio zintako egituraren azpitik igaro beharko da. Itzulian ikusiko den harrobitik fabrikara doana.
Garraiorako egitura
Aurrerago bidegurutze batetara iritsi eta pista nagusia utzi beharko da zuzeneko bide zaharretik jarraitzeko.
Bide zaharretik zuzen segi
Metro gutxi geroago eta bide zaharretik jarraitzeko, zuzeneko bidea jarraitu beharko da.
Zuzen bidegurutze honetan
Troskera errekaren troka estutzen delarik, bide zaharraren aztarnak ikusgai izango dira. Puntu batzuetan harriekin osaturiko bide zaharra bete betean ikusterik dago.
Harrisko bide zaharra
Altuera irabaziz eta trokaren gune estutik gora jarraituz, aurreneko aldiz errepidera aterako naiz. Errepidea gurutzatu eta zuzen bide zaharretik jarraitu.
Errepidea estreinekoz gurutzatu
Gorago ur-jauzi batetara iritsiko naiz. Euria egiten duenean ura daramana.
Ur-jauzia
Harrizko estrato mardula
Bide zaharra
Aurrera jarraitu eta berriz ere errepidera aterako naiz. Oraingoan ezkerreko norantzan metro batzuk errepidetik egin ondoren, bihurgunean berriz ere bide zaharra hartuko dut.
Errepidea bigarrenez gurutzatu
Bihurgunean errepidea utzi
Iturri eder batetara iritsiko naiz. Trokan barneraturik iturria edo iturburua dago.
Iturria
Gorago jarraitu eta berriz ere errepidera iritsiko naiz. Hau hirugarrenez gurutzatu eta eskuinetik bide zaharra jarraitu beharko da.
Errepidea gurutzatu eta eskuinetik
Mendi magaletik gora zati bat egin beharko da, altuera nahikoa irabaziz eta oraingoan errepidearen goiko partetik bide zaharrak hormaren paretik osaturiko bidetik jarraitu.
Bidea
Haitzen azpiko bidea
Panoramika
Lirioa
Azken aldapak gainditu eta mendate edo portu zaharrera iritsiko naiz, non berriz ere errepidera aterako naizen. 
Portu zaharra
Errepidetik Natura Parkeko sarrera eta informazio eraikinera gerturatuko naiz.
Informazio ohola
Parkearen sarrerako zutarria
Koroaren Ondarearen parte zirenez, Urbasako Mendilerroko eta Andiako Mendilerroko mendiek berezitasun juridikoko erregimen bati eutsi diote. Araubide horren arabera, lurralde horietan nafar guztiek izan dute, antzina-antzinatik, beren abereak bazkatzera eramateko eskubidea, artzainentzat eta artaldeentzat txabolak eta apriskoak egiteko eskubidea, eta baita beren oinarrizko beharretarako egur eta zurez gozatzekoa ere.
Errege lurraldeak izateari utzi ziotenean, mendilerroak Estatuko antzinako mendien zati bihurtu ziren. 1987. urtean, Urbasa Mendilerroa eta Andia Mendilerroa otsailaren 27ko 334/1987 Errege Dekretuaren bidez transferitu ziren Nafarroako Foru Komunitatera, beste domeinu batzuekin batera.

Informazio gunea
Informazio etxera gerturatuko naiz eta bisitatu ondoren errepidea gurutzatu eta bertze aldean abiatzen den pistatik magaletik gora.
Bertze informazio ohola
Errepidearen bertze aldeko pistatik gora.
Sorosgainetik gora bideratuko naiz, mendi erpin aldera, handik jarraitzeko.
Sorosgain
Aurrerago, tontortxo batean ante batetara iritsiko naiz. Hau gainditu eta erpinetik jarraitu.
Antena
Antenatik gertu hesi bat topatuko dut, hau gainditu eta basotik jarraituko dut.
Hesia
Laminatutur eremura gerturatuko eta mendi ertzetik aurrera segi.
Laminatutur
Mendeetan zehar Urbasa eta Andia mendietan eta Limitaciones mendian natura-baliabideak (basoak eta larreak) aprobetxatuz, baliabide horiek agortzetik urrun, Parkearen aniztasuna areagotu duten habitat erdinatural berriak agertu dira.
Panoramika
Mendi erpinara gerturatzean Sakana alderako ikuspegia izango da. Koskobiloko harrobiak edonondik ikusgai direlarik.
Mendi erpinetik
Mendi erpinetik
Tontortxo batetara iritsi eta apurtxo bat jaitsi eta segituan Gainsol mendira iritsiko naiz.
Tontortxotik

Panoramika
Apurtxo bat aurrerago Gainsol mendira iritsiko naiz. Oraingo tontor honek buzoia du.
Gainsol
Gainsol
Aurrera jarraitu eta Ziordiako portu zaharreko mendatera iritsiko naiz. Metalezko ate batek haisera ematen dio jaitsierari. Itzulia ematean bertatik jaitsiko naiz Olaztira iristeko.
Ziordiako portua
Aurrera jarraituko dut mendi ertzetik. Paisai bereziak eskainiko ditu, kontutan izanda Sakana aldera zenbaitetan amildegia ageri delako.
Mendi ertzetik segi
Puntu askotan basoaren gainetik ibiliko naizenez paisai zabaletaz gozatzeko aukera izango dut. Aurrerago ataka batetara iritsiko naiz. Hau gainditu eta mendi erpinetik segi.
Ataka
Eta metro batzuk ibili ostean, maiatza paratzen duten tokira iritsiko naiz. Ziordiako herrikoek paratzen duten maiatza izango delakoan nago.
Maiatza eta euskarria
Maiatzen inguruko informazioa wikipediatik moldatua:
Maien Eguna, Maien Eguna edo Maiatzeko Jaiak bezala ere ezaguna, antzinako jatorria duen jai herrikoia da. Udaberriko ospakizun hori, normalean, hilabete horretako lehen igandearekin bat egiten zuen, eta, antzina, erritu-konnotazio totemikoak zituen udaberriko jainkoarentzat edo zuhaitzentzat, denboraren poderioz galtzen joan direnak. Maialen ospakizunak ohikoak dira Europako herrialde askotan, eta jai beraren antzeko aldaerak daude.
Jai honen jatorria feniziarren antzinako zibilizazioetatik eta heleniarrengandik dator, hauek beren jainkoak gurtzen baitzituzten, eta hauek, gizon haientzat garrantzitsuak ziren gertakizunen gorespen-festetan, urtaroen aldaketetan adibidez, adierazten zutena. Feniziar maiumearen jaiak udaberria goratzen zuen. Ohitura horiek erromatarren aurreko zibilizazio berriek bereganatu zituzten, zeltak kasu. Beltaneko jai zeltak hasiera ematen zion uda pastoraleko denboraldiari, ganadu taldeak udako larreetara eta mendietako larreetara eramaten zirenean. Hortik dator lurreko fenomenoen gurtza: lurra, itsasoa eta airea. Jaiaren jarduera nagusietako bat mendietan eta muinoetan sua piztea zen, erritual eta esanahi politikoekin.
Tradizio hori erromatarrek bereganatu zuten jainko ugari gurtzen eta gurtzen zituztenean. Maiumearen tradizio hori udaberriaren eta urteko lehen loreen etorreraren omenez ere bereganatu zuten, gaur egungo maiatzaren lehen egunari dagokion egunean.
Kristautasunak jai erlijiosoetan ezarri aurretik zeuden jai pagano ugari bereganatu ditu. Horrela, Maiatzeko Jaiarekin lotuta, Maiatzeko Gurutzea bezalako ospakizunak sortu ziren, totem sakratua sinbolo kristauarekin ordezkatuz.
Iberiar penintsulan ia eskualde guztietan ospatzen dira (Espainian zein Portugalen), eta hari nagusia maiatzaren hasieran edo osoan ospatzea da. Oro har, apirilaren 30etik maiatzaren 1erako gauean ospatzen dira Iberiar penintsulako herri askotan. Maya edo maiatza enbor edo makila garai bat da (maiatzeko zuhaitza), Europako eskualde batzuetan altxatzen edo altxatzen dena, plaza edo leku publikoan maiatzean zehar, non neska-mutilak dantzekin eta festekin dibertitzera joaten ziren. Gazteak zuhaitzera igotzeko lehiatzen ziren goiko aldera iritsi arte, non bandera bat hartu behar zuten, neskek behetik zuhaitzaren inguruan dantzan eta kantuan animatzen zituzten bitartean.

Maiatza

Panoramika maiatza dagoen tokitik
Maiatza
Oraindik aurrerago jarraitzea erabakiko dut Legunbeko haitzen aldera. Hasieran hesi baten aldamenetik igaro eta ondoren mendi ertzan sartuz eta bidea zailtasun gehiago izango dituelarik. 
Hesia
Mendi ertzetik ibiltzean gora behera eta haitzen artetik ibili beharko da. Aurrerago dagoen tontor honetara igoko naiz. Ez dut aurrerago jarraituko bidea bere zailtasuna duelako eta aurrera egiteko denbora tentuz ibili behar delako.
Legunbeko haitzak
Tontorretik
Tontorrean hamaiketakoa lasai oso hartzeko aukera izango dut. Gune honetatik jende gutxi ibiltzen da eta naturaz gozatzen nengoelarik, jende gutxi dabilenez, azeri bat gerturatuko zait, inguruan bizi izango delako. Nahiko gertu izango dut, argazkiak egiteko moduko aukera izateko.
Azeria
Azeria
Azeria
Legunbe tontortxotik
Ibilitako mendi ertza
Mendi ertza
Tontorretik beherat egingo dut, bidexkak bilatzen, haitzen azpiko partera iristeko, hots, basora. Tarte txikia da baina bidea ez dago oso argia, beraz tentuz ibili beharra dago eta toki erosoenetatik saituz.
Behin basora jaistean, bide batetara iritsiko naiz. Oraingoan ezker aldetik jarraitu beharko dut bide oroso horretatik.
Bidera iritsi eta ezkerretik itzuli
Paisai karstikotik ibiliko naiz eta horregatik leze batetatatik ere igaroko naiz.
Paisai karstikoa
Lezea
Aurrera jarraituko dut hasieran altuera galtzen, emeki emeki. Honela bidegurutze batetara iritsiko naiz eta zuzen jarraituz berriz ere igotzen hasiko naizelarik.
Zuzen bidegurutzean
Bertze bidegurutze batetara iritsi eta zuzen igotzen jarraitu. Ez hartu eskuinetik beherantz doan bidea. Honela Ziordiko portura iritsiko naiz.
Zuzen igotzen jarriatu
Apurtxo bat gorago hesi bat topatuko dut. Hau gainditu eta segituan Ziordiako portura iritsiko naiz.
Hesia gainditu
Panoramika Portutik
Portuan
Portuan metalezko atea gainditu eta bide zahar zabaletik jaisten hasiko naiz.
Portutik beherako bide zabaletik
Bidea
Beherago bihurgune batean bidegurutze batetara iritsiko naiz. Eskuinetik jaisten jarraitu beharko dut.

Bidegurutzean eskuinetik jaisten jarraitu
Eta apurtxo bat aurrerago pista zabala utzi eta eskuinetik jaisten segi.
Eskuinetik bide zabala utziz
Bide honek magalela zeharkatzen du altuera gutxi galduz. Badirudi zura ateratzeko pista dela. Momentu batean pista erdi galdu egiten da zuraz beterik dagoelako, baina ezkerretik beherantz bidea doa.
Ezkerretik beherantz
Apurtxo bat beherago usategi bat topatuko dut, eta hona iristeko pistarekin bat egingo dut,
Usategia
Pistak altuera nahikoa galtzen doa eta bihurgune batean harrobia ikusgai izango dut.
Harrobia
Pistatik sakanara iritsiko naiz eta zuzen jarraitu beharko dut soroen artean bertze pista zabalago batetik Olaztira iristeko. Bidegurutzetik Olazti eta poligonoa ikusgai.
Ardiak soroetan
Bidegurutzean eskuinetik Olaztira
Pista jarraituz Olaztira iritsiko naiz ibilbide zirkularrari amaiera emanik.